2012/05/13

Maiatzak 19 Urdulizen!

Maiatzaren 19an Euskal Herriko herrietako plaza guztietan mobilizazioak deitu dira.
Urdulizen, egitarau luze bat prestatu dogu egun horretarako ondo pasatzeaz gain gure aldarrikapenak kalera ataratzeko. Maiatzaren 19an Urdulizen plazak beteko ditugu, kartzelak hustutzeko!

Hona hemen gure egitaraua:



Animatu eta etorri!!!

2012/05/08

Maiatzaren 19an, goazen plazara!


Urtarrilaren 7an milaka herritarren babesa eta parte-hartzea izan zuen Bilbon egin zen herri-mobilizazio orokorrak. Euskal gizartearen gehiengo zabal baten eskaerek Bilboko kaleak hartu zituzten, euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazio historikoan. Ordutik hona, alderdi politiko askok presoen auziarekiko jarrera berriak hartu dituzte. Hori guztia kontuan hartuz, begi bistakoa da egungo kartzela politikak ez duela sostengu politiko eta sozialik.

Alabaina, gobernuek ez dute pausorik eman eta kartzela politika ez da aldatu. Presoen gaia eguneroko mintzagai bada ere, Espainiako eta Frantziako gobernuek iraganeko jokabideari eusten diote garai berri honetan.

Euskal gizartearen gehiengoaren esperantza, ordea, egiazko eta bidezko soluzioetara dago bideratuta. Gatazka betiko konpondu eta haren ondorio guztiei irtenbidea emateko, ezinbestekoa da preso eta iheslarien egoera ere konpontzea.

Horrela bada, garrantzitsua da herritarrok batuta ekitea, espetxeetako giltzak dituztenak jarrera aldatzera
bultzatzeko.

Presoen giza eskubideak errespetatzea eskatzen dugu:
1- Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea.
2- Espainiar estatuan ezartzen den 197/06 doktrina bertan behera uztea, eta zigorra bete duten presoak
askatzea. “De facto” aplikatzen den bizi osorako espetxe zigorra bertan behera uztea.
3- Frantziar estatuan ezartzen den bizi osorako zigorra bertan behera uztea, baldintzapeko
askatasunari bide emanez.
4- Zigorraren 2/3 eta 3/4 bete dituzten presoak kaleratzea.
5- Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea, eta bestelako gaixotasunak dituzten presoak egoki
zaintzeko beharrezko neurriak hartzea. Presoen osasun eskubidea bermatzea.
6- Frantziar eta Espainiar estatuek darabilten espetxe-politika egokitzea, hasi den aro berrian
gatazka konpontzeko bidean modu positiboan eragiteko.

Maiatzaren 19an, Euskal Herriko plazetan aldarrikapen hauekin batzeko gonbidapena egiten diegu herritarrei.